KREPAK eta GALETTAK egiten

KREPAK eta GALETAK

Herribiziguneko ESKUETATIK ESKUETARA programaren barruan, 2025eko azaroaren 29ko larunbata goizean KREPAK eta GALETAK egiteko ikastaroa burutu dugu Topagunean. Krepak Bretainian dute jatorria eta irina, arrautzak, esnea, gurina eta gatza dituzte osagai. Plaka bero baten gainean prestatzen dira: masa likidoa krepak egiteko gailuan edo zartagian disko-forman hedatzen da, bi aldeetatik tostatuz. Normalean gozoak izaten dira. Galetak ere Bretainian sortuak dira eta, krepak ez bezala, gaziak dira, gure taloaren antza pixka hartzen dutela.

KREPAK – OSAGAIAK
  • 250 gr irin
  • Gatz koilaratxo erdi bat
  • 2 azukre koilarakada handi
  • 3 arrautza
  • 1/2 litro esne
  • 2 koilarakada handi olio 
GALETAK
  • 300 gr irin
  • 10 gr gatz
  • 750 cl ur
  • Arrautza bat 

Argazkiak ikusteko, klikatu hemen.

Scroll al inicio