Gure proiektua

 

 

Elikagaiak eta oinarrizko produktuak oinarri hartuta, herritarrak bildu nahi ditugu.

Hala, komunitatea indartu, aktibatu eta ekonomia sozial eraldatzailea bultzatuko dugu, auzolanaren bidez eta euskaraz.

 

 

2019ko abenduan Elikadura Sarea martxan jarri genuen. Eguneroko otorduekin erabaki eraldatzaileak hartzen ditugunaren kontzientzia sortu nahi dugu.

Ariketa kolektibo honekin, norberarekin, herriarekin eta lurrarekin hobeto bizitzeko pausoak ematen ditugu.

(klikatu handitzeko)

 

Ekoizleak gure ingurukoak eta agroekologian ekoizten dutenak izango dira, ahal den neurrian behintzat. Gure proiektuarekin eta honen nortasunaren ezaugarriekin bat egiten dutenak: euskaldunak, partehartzaile eta inklusiboak, ekologistak, solidarioak eta feministak. Elkartasuna ere adieraziko diegu gure irizpideekin bat egiten duten beste elikadura proiektuei. Esaterako, Errigora kanpaina.

Gure balioekin bat egiten duzulako Elikadura Sareko parte izan nahi baduzu, herriBIZIgune elkarteko bazkide izan beharko duzu. Urteroko kuota (20€) ordaintzea ere eskatuko zaizu.

Produktuen eskaera egiteko, herribizigune.eus plataforma digitala daukagu. Bertan, astearte goizetik osteguna iluntzera arte zure erosketa egiteko aukera izango duzu. Astelehen arratsaldetan, 6etatik 7etarako tartean, Zizurkilgo Herrigunean erosketaren banaketa egiten da, bazkideen elkarlanari esker.

Itzuli…

 

 

Scroll al inicio