Hasiera eman diogu proiektu berri bati: Haurren basoa.
Tonucci pedagogoaren ideiak oinarrian hartuta, haurrek diseinatutako espazio ludiko bat, guraso eta herritarrek naturan eraikitzea du xede.
Haurrei protagonismoa emateaz gain, komunitatea indartzeko elkarren arteko lana sendotzea du helburu, baita erabat dinamikoa eta bizia izango den gune hezitzaile bat gauzatzea ere.
Udalarekin elkarlanean, ilusio haundiarekin heldu diogu guztiok ideiari.