Elikadura sarea: sehilekoaren balantzea

Elikadura Sarearen aurtengo seihilekoaren balantzearen emaitzak esku artean ditugu, eta etorkizuneko erronkak amesten ere hasi gara.

Hemen klikatuz eskura dezakezun dokumentu hau sarea osatzen dugun guztiokin konpartitzea garrantzitsua iruditzen zaigu, guztiok ELKARREKIN herri, ingurune eta harreman osasuntsuagoak sustatzen ari garela kontziente izateko.

Irakur ezazue mesedez dokumentua, eta astelehen honetan, 17.30tatik 19:00etara, zuen iritziak, ekarpenak edo delakoak gustura elkarbanatuko ditugu.

Gainera sorprexatxo bat dugu astelehenerako!!!!

  • Argaia Goena baserrikoek «Xalamanka» txorixo dastaketara gonbidatu gaituzte.
  • Txukundu berri dugun gune berdean, zuhaitz ederrak ditugula konturatu gara. Aranak biltzeko punttu-punttuan daude eta nahi duenak aran xorta izango du opari. Gure lehen ekoizpena.

Astelehena arte.

Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio