Errigora Zizurkilen

ERRIGORA 2020 (Negua)

Inoiz baino baldintza zailagoak izan ditugu eta inoizko emaitza onenak eman ditu aurtengo kanpainak. 302.000€ bildu ditugu euskalgintzarako.

Zati handiena eskatu diren 16.000tik gora saskien balioaren %25ari dagokio, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da. Gainontzekoa, saskiko 5 euro gehigarriei dagokiona, zuzenean Korrika-k, Seaskak eta Sortzenek jasoko dute.

Halako baldintzetan emaitza hauek lortu izanak azalpen ugari izan ditzake, baina garrantzitsuena herriz herri, auzoz auzo, ikastolaz ikastola, eskolaz eskola, lantegiz lantegi egindako lana da. Eta 2020ko kanpaina ez dugu gogoratuko inoizko baldintza zailenetan egindakoa izan delako; kanpaina hau guztion memorian iltzatuta geratuko da baldintza zail horietan Errigoraren sarekideek emandako erantzunak eragiten duen zirraragatik.

Zizurkil herriaren erantzuna ere tamainakoa izan da:  Zizurkilen ekarpena 2.815 €-koa izan da!

 

 

OHARRA:
SASKIEN BANAKETA ASTELEHEAN AZAROAREN 30ean PLAZAETXEBERRIKO BORDAN EGINGO DA!

(Elikadura sareak beste produktuak banatzen dituen ordu berean).

Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio