Xedea eta Helburuak

HERRIBIZIGUNE proiektuaren Xede nagusia pertsonak batuko dituen proiektua eraldatzailea martxan jartzea da.

HELBURUAK

Bizimoduaren kalitatea hobetu (balore hedonista baina baita sozialak ere), horren balioa eta gauzatzearen inguruko kontzientzia sustatu eta pertsonen artean elkarlana bideratuz auzokidetasuna egonkortu eta indartu.

Bizimoduari garrantzia eman nahi diogu; izan ere, jasotzen ditugun balioak eta heziketa, “ondo bizi”-tzeko ahaleginetan gero eta gutxiago laguntzen dute. Bizimoduaz jabe izateko kontzientzia landu eta garatu behar dugu.

Auzokidetasunaren bidez komunitatearen sentipena  sakondu nahi dugu. Komunitateak maila ezberdinak izan ditzake: Komunitatea linguistiko-kulturala, komunitate herritarra, aisialdi komunitatea, hezkuntza komunitatea. Komunitatearekin landu nahi duguna da identifikazio komuna dagoen talde zabal bateko partaide izateko aukera ematea.

Komunikazioa modu zabal batean ulertu eta landu nahi dugu. Komunikazioa ezinbestekoa da komunitatea indartzeko; baita sentsibilizazio lana egiteko. Hori dela eta, pertsonen arteko komunikazio zuzenari lehentasuna emanez, komunikatzeko egon daitezkeen bide edota euskarri ezberdinak ere erabiltzeko ahaleginak egingo ditugu.

Norekin:

  • Gaiarekin sentsibilizatuta dagoen edozein pertsona zein taldea saiatuko da proiektu honetara erakartzen.
  • Herriko eragile ezberdinekin elkarlana bultzatuko da.
  • Proiektuaren xede nagusia herriko onurarako dinamika piztea denez, Zizurkilgo udalaren laguntza eta babesa jaso nahi dugu.
  • Herritik baino haratago ere zabalduko dugu gure harreman sarea: bailarako eragile, erakunde eta pertsonekin, Euskal Herri mailan antolatzen diren ekimenak sustatzeko (Errigora, …), …

 


Harremanetarako: info@herribizigune.eus


 

 

 

Scroll al inicio