Gure hornitzaileak

 

ADOLFO BELTRAN DE GUEVARA (ARZONDO)

Gurasoengandik ohiko nekazaritza jarduerak jaso zituen bizimodu bezala, baina Adolfo Beltran 2003an labore ekologikoekin frogatzen hasi zen, eremu txikian lehenik eta 2010-2011 urteetan bere lur guztietan, 42,96 Ha guztira. Beltranek  pertsonak janari eta bizimodu aukera batekin hornituko dituen nekazaritza baten alde lan egitea du helburu, lurra, gizakiak, landare eta animaliak pozoituko ez dituen nekazaritzaren alde. Patata mota ezberdinak ekoizten ditu, zerealak (garia, espelta, oloa, zekalea…), lekaleak (babarrunak, txitxirioak,…), barazkiak (tipula, porrua,…), proteaginosak (baba txikiak, aixkolak,…), belar-bazka (alpapa, zalge-oloa,…), eguzkiloreak (kontsumo oliorako, erregai moduan erabiltzeko, abeltzaintza janarirako,…), fruta arbolak, eztia…

ADOLFO BELTRAN DE GUEVARA (ARZONDO)
Nagusia 22, Heredia
01206 Barrundia
Araba
Tel. 627 233 557
adolbdg@hotmail.com


ANDREZKETA BASERRIA

Andrezketa Zizurkilgo baserri historikoetako bat da, 1475 urtean Zizurkil Tolosako hiribildura babestu zenean auzotasun aktan parte hartu zuena eta, ziurrenik, baserria eraikita egongo zen ordurako.

Andrezketa baserriko soroetan ekoiztutako babarrunak, etxeko oiloen arrautzak eta bertan bildutako intxaurrak eskaintzen dizkigu.

Andrezketa baserria 
Buztinbailara, 18
20159 – Zizurkil
Tel. 943 690 836


APITERAPIA ANGELO JIMENEZ

Masajista izateko ikasketak egin zituen, eta lan horretan eman ditu urte ugari. Bere amak, jasandako minaren ondorioz, erleen ziztaden bidezko tratamendu bat jaso zuen. Horrela, erleen munduarekiko interesa piztu zitzaion Angelori. Terapiarako behar dituen erleak hartzen ditu mendian eta, gero, erle horiek Amara Berrin duen dendara eramaten ditu. Bertan, tratamenduak ez ezik, hainbat produktu saltzen dituzte. Euren helburu nagusia osasunari modu erabat naturalean eusten saiatzea da, eta, erleterapia baliatuta, osasuna mantendu, sendotu eta berrezartzea. Eta erleterapiaren osagarri, Jimenezek dio oso garrantzitsua dela erlategiko produktuak kontsumitzea. Dendan, esaterako, 30 motatako eztia dute salgai, guztiak naturalak eta ekologikoak.

APITERAPIA ANGELO JIMENEZ
Kontsulatu, 4
20011 Donostia
Tel. 943 577 068
erleterapia@gmail.com


ARGAIA GOENA

Argaia Goena Amezketako baserri bat da. Bertako Aintzane Garmendiak dioenez, baserria ez dute beraiek mantentzen, haiei haragia erosten dietenek baizik. Ezinbesteko jotzen dute behar dugun elikagaia bertan sortzea, burujabea den herri batek ez baitu beste inoren beharrik, eta hori da herri honek behar duena, burujabe izatea, menpekotasunetik ateratzeko.
Supermerkatuetara ez dute ezer eramaten. Argaia Goenakoek animaliak hezteko duten filosofiagatik, behar dituzten zereal guztiak eta behar duten erritmoa emanez hazten dituzte, bizkortzeko produkturik eta transgenikorik gabeko kalitate handiko pentsuekin.
Txekor haragia eta basoko txerriaren haragia eta txerrikiak saltzen dituzte. Urtean lau hilabetez izaten dute txekorra, eta txerria urte guztian. Aitonak erakutsi bezala segitzen dute txekorra hezten, garagarra, zahia, arto-txikitua, baba handia, eta kalitate handiko pentsua emanez. Eta txerriari dagokionez, esan daiteke erdi basatia dela. 80.000 metro koadroko baso bat dute, zuhaitz ezberdinekin, eta hor txerriak libre daude.

Gehiago jakiteko: Youtuben.

ARGAIA GOENA baserria, 4
20268 Amezketa
Tel. 650 662 035
agarmendia87@hotmail.com


ASPILLA EKOIZPEN EKOLOGIKOA

Andoaingo Goiburu auzoko Azpillaga baserriko Nerea eta Amaia Arsuaga dira, emakume gazteak eta gure ondare kulturala defendatzen dutenak. Aspillan barazki ekologikoak, baserrikoak eta garaikoak landatzen dituzte, lurra mimoz eta errespetuz landuaz. Barazki ekologikoak ekoizten dituzte, zaporetsuagoak, dituzten bitamina, mineral eta antioxidatzaile kantitatea altuagoagatik osasungarriagoak, organikoak, pestizida, ongarri kimiko eta genetikoki manipulatu gabeak. Aspillan ekoizten dituzten barazkiek ziurtagiri ekologikoa dute.

ASPILLA
Amaia eta Nerea Arzuaga
Aspillaga baserria
Goiburu auzoa
20140 Andoain
www.aspilla.com/
aspilla.eko@gmail.com
Tel. 677 110 541


BASABE ARTISAU GARAGARDOA

Bazen behin, Euskal Herriko herrixka batean, edabe majikoa aurkitu zuen lagun talde bat… Lupuludun edari horrekin alai eta gustura bizi ziren denak. Sarritan, gainera, abesteko, dantzatzeko eta beste hainbat ekintzetarako dohai misteriotsuak eskeintzen zizkien. Hori zela eta, pixkanaka-pixkanaka, geroz eta herritar gehiago batzen joan zitzaizkien salda liluragarri horren aitzakiarekin.
Inguruko herrietan halako pagotxik ez zutenez, edabe hori kantitate handiagoan ekoiztea eta zabaltzea erabaki zuten Legorretarrek. Era horretara, beraien zoriona gainontzeko herri eta bailaretara ere iritsi zedin. Eta gaur egun horretantxe dihardute: talde-lana, ilusioa eta sinergia osagaitzat hartuta, ahalik eta jende gehienari bizipoz txinparta sortu nahian.

BASABE Artisau Garagardoa
Kale Nagusia, 16
20250 Legorreta
Tel. 637 951 818
basabegaragardoak.eus
info@basabegaragardoak.eus


BEHIEKO GAZTA EKOLOGIKOAK

Etxeberri Goikoa dibertsifikazioan oinarritzen den Goierriko baserri txiki bat da, eta horrela txekor haragi paketeak, oilaskoak, barazkiak eta esnekiak saltzen ditugu. Abeltzaintza larretzean oinarritzen da eta baserriko jardueran garrantzia handia dute beraien hamar behiek, baita ematen duten esnearen eraldaketak ere. 2018ra arte behien esnea saltzen zuten, eta hortik aurrera beraiek hasi dira gazta ekoizten. Baserrian, gaztandegi txiki bat dute, hainbat esneki egiteko makinekin, hala nola, mami prentsatuko gaztak, mami biguneko gaztak, gazta laktikoak, urdinak, igurtzitzeko gazta-krema, gaztazarra eta gaztanbera.

BEHIEKO GAZTA EKOLOGIKOAK
Etxeberri Goikoa Baserria
20212 Olaberria
Tel. 699 203 321 / 620 785 852

http://behieko.com/
behieko@behiekogaztak.eus


EGUZKILEIRE OGI eta GOZO EKOLOGIKOAK

Eguzkileirek elikagaiak ekoizteko erabiltzen dituen lehengai guztiak ekologikoak eta ahalik eta bertakoenak dira. Ogia eta gozogintzan, zerealak dira lehengai nagusiak. Irinak kanpotik ekarri ordez, Euskal Herriko nekazariei zuzenean zerealak erosi eta Amezketako haien baserriko errotan xehatzen dituzte, beharrezko motako irina eginez. Era horretan, ekoizten dituzten produktuak egiteko irinen erabateko freskotasuna eta kalitatea ziurtatzen dute. Ogi guztiak artisau modura eta ama orearekin eginda daude, etxeko egurrezko labean. Gainera, ekoizpenetarako mineraletan aberatsa den Gesaltza Añanako gatza erabiltzen dute.

EGUZKILEIRE
Linabiaga baserria
Ola auzoa, 2
20268 Amezketa
eguzkileire.eus
eguzkileire@gmail.com


EKOTALOAK

Euskal Herriko jaki zoragarria diren taloak eskaintzen dituzte. 2016an Alkizan jaiotako empresa gaztea eta dinamikoa, tradizionala eta gaur egungoa bateratzeko ilusioarekin sortu zen. Oso kontuan hartzen dute eta garrantzi handia ematen taloetan erabiltzen duten artirinari.

Beraiek arduratzen dira artoa ereiten, jasotzen eta xigortzen, artirin ekologikoa, glutenik gabea eta goxoa lortuz. Ez dakienarentzat, gainera, hiru bideo-tutorial eskaintzen dituzte etxean talo goxoa prestatzen ikas dezagun.

EKOTALO  taloak
Agerre herrixka
20194 Alkiza
Tel. 691 793 634
ekotalo.net
kaixo@ekotalo.net


GARAIAN GARAIKOA

Zizurkilgo Menditarten Joxe Anjel Loidik ekoizten dituen

 

GARAIAN GARAIKOA
Joxe Anjel Loidi Mendizabal
Menditarte
Akezkobailara, 1
20159 Zizurkil
garaian.garaikoa@gmail.com
Tel. 634 409 888


GAZTAÑADITXULO GAZTANDEGIA

Gaztañaditxulo baserria Idiazabalen bertan kokatzen da, larre eta basoz inguratuta. Arbasoen usadioak mantenduz eta berrikuntzekin uztartuz, ingurugiroarekiko jasangarritasunean esne kalitate gorenena lortzea dute helburu, Idiazabal gazta gustagarri bat eginez eta erostunak gazta honek berekin dakartzan gure lurreko bizimodu, lan, poz eta ahaleginak goza ditzan. Gaztañaditxulo baserria proiektu oso batek lur hartzeko tokia izan da. 2009tik Idiazabal jatorri izendapeneko gazta egiten duen gazte baten artzain izateko ametsari gune bat eskaini diona eta helburu horretara bidean eraldatzen joan dena, beti  baserri eredu estentsibo eta jasangarri baten aldeko apustua eginik.

GAZTAÑADITXULO GAZTANDEGIA
Gaztañaditxulo Baserria
Barreiatua, 149
20213 Idiazabal
Tel. 629 834 710 / 618 721 473
gaztainaditxulo.com
barandiaranander@gmail.com


HARIZTIZABAL BASERRIA

Hariztizabal sagardo-dolare egitura duen eta Kultur Ondareko Monumentua den XVI. mendeko baserria da. Mendi-hegal leun batean kokatua, baserriak 10 Ha-ko lursaila du, zelai, sagasti eta hariztiaz osatua. Itxaso eta Eneko, Hariztizabal baserrian 40 urteetan landutako ekimenei jarraipena ematera etorri dira.

Jateko sagarraren apustua egin dute, bertako sagar mota ugari berreskuratuz eta beste kanpoko zenbait egokitzen saiatuz. Gaur 70 espezie eta barietate baino gehiago daude, batik bat sagarrondoak, baina baita udareondo, kiwi, hurritz… Hariztizabal baserrian guztia era ekologikoan ekoizten da.

Frutaz gain, baserrian ogia egiten dute astean bi egunetan, inguruko herrietan saltzeko.

HARIZTIZABAL BASERRIA
Itxaso auzoa, 34
20709 Ezkio-Itxaso
Tel. 943 730 148


IZPILIKU KOSMETIKA

Eskuekin. Hala hasi ginen duela zazpi urte Orendainen kosmetika naturalarekin hartu emanean. Frogak eginez. Baratzeko belar naturalekin oleatoak prestatuz. Azaleko gaitzak tarteko, sendagarri modura. Afizio bezala hasi zena, ofizio bihurtu dugu. Bertatik bertara, modu naturalean, gertuko lehengaiak erabilita sortzen ditugu gure xaboi eta txanpuak. Plastikorik gabe. Kontsumo jasangarri baten aldeko apustu honetan, gure produktuak mimoz sukaldatzen ditugu. Xaboia artelan bat izan da gure sorkuntzan. Sendagai, garbigarri, bizibide; baina guztiaren gainetik eta bereziki, kontsumo eredu.

IZPILIKU KOSMETIKA
ORENDAIN
@izpilikukosmetika


IZTUETA ESNEKIAK

Lazkaoko Iztueta Azpikoa baserrian lau belaunaldi daramatzagu esnegintzan, tradiziotik etorkizunari begira, goi mailako artisau esnekiak egiteko. Gure behiak etxekoak dira, baserriko larreetan aske bazkatzen dutenak. Esne jetzi berri pasteurizatuta eskaintzen ditugu, osoa eta gaingabetua. Horrela, eskuz eta denbora hartuta hartzituz, geuk egindako artisau jogurt krematsuak ere lortzen dugu. Baita artisau izozkiak, kalitate goreneko osagai naturalak baliatuz. Ehundura leuneko gazta zabalgarri krematsuak ere prestatzen ditugu, bai naturalak, baita pikante puntu bat duten Ezpeletako piperrez osatuak.

IZTUETA ESNEKIAK
Iztueta Azpikoa Baserria
Lazkao-Mendi auzoa
20210 Lazkao
Tel. 667 947 173 / 626 701 330
iztueta.eus
iztueta@iztueta.eus


OLALDE GAZTANDEGIA

Olalde gaztandegiko lekukoa 2011n hartu zuen Pablo Urrizelkik, Naiara Calderon neskalagunarekin batera. Bi nafar gazte hauen ahaleginaren emaitza da gaur egun Olalde gazta, Idiazabal jatorri izendapenaren baitan merkaturatzen dena. Egun erdia baino gehiago ematen dute lanean gaztandegian. Gaztandegiko martxari dagokionez, «uste baino hobeto» daramatela dio Urrizelkik, gustura agertuz gaztaren kalitatearekin. Dena den, orohar bezala, sektorearen egoera ez da kanpaiak jotzekoa.

OLALDE GAZTANDEGIA
Olalde Baserria
Berostegi auzoa, z/g
20250 Legorreta
Tel. 659 535 073 / 636 375 323
olalde@artzai-gazta.eus


OSABI NATURALA

Osabi Naturala kosmetika eta produktu naturalen gunea da. Tolosan kokatzen da, baina Euskal Herriko hainbat artisau azokatan eta azoka ekologikotan aurkituko duzu: xaboiak, kremak, olioak, gel freskagarriak…

Bidatz Sasiain biologo tolosarrak kosmetika naturala eta erleen mundua uztartu nahi ditu. Sendabelarrekin frogak egiten hasi zen etxean Bidatz Sasiain eta gaur egun kosmetika naturala egiten du Osabi Naturala bere laborategian: gorputzeko olioak, eskuetarako kremak, xanpuak, olio esentzialen difusoreak, etab.

OSABI NATURALA
Batxiler Zaldibia, 10
20400 Tolosa
Tel. 649 672 816
@osabinaturala


POTTOK BARAZKI EKOLOGIKOAK

Zizurkilgo zalditokian….

 

 

POTTOK BARAZKI EKOLOGIKOAK
Zalditegia
Buztinbailara, 8
20159 Zizurkil


ROXI&ARAN EKOBARAZKIAK

Zizurkilgo Ihartza auzunetik datorkigun bikote honek barazkiak lantzen ditu era ekologikoan.

Garaian garaiko produktuak beti, Roxik eta Arantxik mimo handiz zaintzen eta ekoizten dituzte Beheko Bordan eta etxe ondoko baratzean landutako elikagaiak. Beraien babarrunen berezitasuna, urteetan Zizurkilen erein eta gorde diren hazietatik sortuak direla.

ROXI&ARAN EKOBARAZKIAK
Ihartza auzunea
20159 Zizurkil
Tel. 610 909 361
arantxausabiaga@gmail.com


ZITUENE, PASTA OBRADORE KOOPERATIBOA

Etxeko sukaldean lehen urratsak emandako proiektua da Zituene. Urte pare bateko esperientziaren ostean, eta beti inguruko eragile agroekologikoekin elkarlanean, Orereta erdialdean sortu zuten proiektuaren txokoa.

Haien obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoizten dute, eta atxikita duen dendan salmenta zuzena da nagusi, bertako sukaldean mimo handiz egindako lasagna eta kanaloitxoekin batera.

Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinesten dutelarik, benetako alternatiba izan nahi dute bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea dute helburu.

ZITUENE, PASTA OBRADORE KOOPERATIBOA
10, Erdiko Kalea
20100 Errenteria
Tel. 943 535 971
info@zituene.eus


Itzuli…


Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio