LURRAMA – 2025

Datorren azaroaren 8rako, larunbata, Herribizigunek LURRAMAri bixita egiteko eguna prestatzen ari da. Autobusez joango ginateke eta han bertan jarriko ligukete bazkaria.
Lurrama Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen azoka da, eta helburu du laborantza herrikoia eta iraunkorra sustatzea.
Azokan, erakusketak, salmenta-postuak eta bestelako ekitaldiak antolatzen dira. Egun borobila pasatuz, Euskal Herriko Iparraldea hobeto ezagutu eta haien ekimenak sustengatzea du helburu.
Animatzen bazara, kasu egin urriaren 30 baino lehen (autobusa alokatzeko…).