Nor gara ZAHARRA

HERRIBIZIGUNE ekimena Zizurkilen sortu da, gizarte kohesioa eta komunitate izaera indartzera bideraturiko mota guztietako ekintzak antolatzeko, sustatzeko eta lantzeko xedez. HERRIBIZIGUNE proiektua hiru hitzetan laburbildu daiteke: kezka, nahia eta gogoa.

  • Kezka daramagun bizimoduarekin; kezka pertsonen artean dagoen harreman eskasarekin; kezka hurbileko komunitatearen sentipena pairatzen ari den higadura; kezka gure ekosistemak (kulturala zein ekologikoa) globalizazioarekin nozitzen ari den erasoa; kezka …
  • Nahia gauzak beste era batean ikusteko, aztertzeko; nahia gauzak aldatzeko.
  • Gogoa gauza berriak egiteko, jendea erakartzeko eta motibatzeko; gogoa hobeto bizitzeko.

HERRIBIZIGUNE  proiektua politiko-soziala eraldatzailea izango da.

Zer esan nahi dugu politiko hitzarekin? Jendartean eragiteko egitasmoa izango dela, gure eskalan baina egoera politiko soziala eraldatzeko asmoarekin jarduera ezberdinak gauzatuko ditugu.

Gure egitasmoaren nortasunak dituen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Euskalduna
  • Partehartzaile eta inklusiboa
  • Ekologista
  • Solidarioa
  • Feminista

HERRIBIZIGUNE: Xede nagusia eta helburuak


Harremanetarako: info@herribizigune.eus