Berriak – SUKALDARITZA TXINATARRA

SUKALDARITZA TXINATARRA

Herribizigunek abenduaren 19 ostirala, 18:30etan, beste saio berri bat prestatu du Herribiziguneren Topagunean bertan ESKUETATIK ESKUETARA programaren bidean. Oraingoan, abenduaren 19an, SUKALDARITZA TXINATARRAren inguruan jarduteko aukera izan dugu. Herritar guztiei zuzendutako saio irekia eta doakoa izan da, Herribiziguneko bazkide izan edo ez.

ERREZETAK 

1 – TALOA
Osagaiak:
• 1 kg irina indartua
• 500/600 ml ur epela
• koilaratxo 1- 1/12 gatza
• 2-3 porru (beste barazki bat ere izan daiteke)
• legamia ere bota ahal zaio (kasu honetan utzi behar duzu masa hazten 1-2 ordu)
Nahastu bol baten irina, gatza eta legamia nahi izanez gero ura botatzen joan pixkanaka-pixkanaka masa homogeneoa sortu arte. (legamia botaz gero trapu bategaz estalita utzi 1-2 orduz)
Bitartean bol baten porrua txikituta gatza eta olioarekin nahastuko dugu. Gero masa zabaldu, hasieran eskuekin eta apur bat biguntzen utziko dugu 10-15 minutuz, rodilloa hartuta lauki bat sortzen saiatuko gara eta gainean porrua zabalduko dugu, brotxa batekin olio apur bat ere emango diogu.
Txurro batean bildu eta beste 10-15 minutu utziko dugu bigundu dadin. Ostean karakola bezala bildu eta azkenengo punta erdian sartu apurtu ez dadin. Beste 10-15 minutu utziko ditugu.
Horren ostean ondo zabaldu rodilloaren laguntzaz. Plantxa bero baten olio apur bat bota eta taloa jarriko dugu.

2 – TOMATE TORTILLA
Osagaiak:
• 5-6 arrautza
• Tomate handi 1
• Tipula 1 zati handitan
• Berakatz apur bat
• Porrua fina moztuta
• Ganbak
Tortilla egiteko:
Sartagian olioa berotzen jarri, jengibrea (soilik zaporea emateko, gero kendu egiten da) eta tipula bota. Oso bero dagoenean arrautzak bota, gatz apur bat eta tortilla egin. Albo batean utziko dugu. Beste sartagia batean olioa berotzen jarri berakatz apur bat, porrua, tipula, soja saltsa eta tomate zatitua bota, potxatzen utzi gatzaz probatu. Azken orduan ganbak bota. Dena eginda dagoenean albo batean genuen tortillarekin nahastuko dugu.
Salteatua (oinarrizko osagaiak guztietarako):
• Tipula; zati haunditan
• Berakatza
• Jengibrea
Hirugiharra eta apio salteatua:
Olioa sartagian berotzen jarri, jengibrea bota (soilik zaporea emateko gero kendu egiten da), berakatza, tipula eta hirugiharra freskoa zati potolotxoetan moztuta bota gatzaz probatu eta horren arabera bota edo ez. Erdi eginda dagoenean, azken orduan apioa bota.

 

Scroll al inicio