Xedea: Bizimodua – Hartu eta eman

BIZIMODU ZORIONTSU ETA OSASUNGARRIA

Zer da zoriontasuna? Nola lortu modu zoriontsu batean bizitzea? Benetan zoriontsua izateko oporren zain egon behar al gara? Oinarrizko galderak dirudite, baina galdera horien baitan biltzen diren nahiek denok deseatzen dugun egoera islatzen dute. Gure bizimodua aberastu behar dugu eta horretarako, egin behar dugun lehenengo ariketa, pertsona bakoitza autodeterminatzea da. Kontzientea hartu behar dugu gure denboraz, gai izan behar gara egiten ditugun gauzetan gozatzen, disfrutatzen.

Osasun kontzeptua osotasun ideiatik dator; pertsonaren osotasuna desorekatzen denean gaixotu egiten gara. Bizimodu osasungarria izateko inguru ekologikoa, soziala eta familiarra behar da.

Martxan dauden ekimenak:

Etorkizunean martxan jarri nahiko genituzkeen  ekimenak:

Hartu eta eman

Askotan, komunitatean dauzkagun ondasunak (materiala, denbora, garraioa,…) elkarbanatu ditzakegu denen mesedetarako.

Elkarguneko horma batean tabloi erraldoi bat proposatzen dugu, besteak beste, atal hauek izango lituzkeena:

EMAN: behar ez ditugun gauzak uzteko lekua .

SALDU-EROSI / TRUKE: bigarren eskuko gauzen salerosketa/trukea.

MAILEGUTZA: denbora jakin baterako behar dugun zerbaiten eskaera-eskaintza.

KOMUNITATEA: gaitasun eta trebeziekin harremandutako ekintzen eskaintza-eskaria (denbora bankuaren ideia hartuaz). Atal honetan, gora-beherako garraioa sartuko genuke.

 

Erreferentziak eta lotura interesgarriak

Itzuli…