Xedea: Komunikazioa – Artea kalera

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa bizimodu osasungarria izateko zein komunitatea indartzeko ezinbesteko baliabidea da. Era zabal batean ulertu eta landu nahi dugu komunikazioa. Pertsonen artean komunikatzeko, harremanetarako espazio egokiak, seguru eta lasaiak behar dira. Komunikazio eredu konbentzionaletatik etengabe ari gara ideologia neoliberalean oinarritutako mezuak jasotzen. Heziketa soziala ezinbestekoa da komunikazio globalizatzaile horretan ez jauzteko. Komunikatzean ideia berriak pizten dira, proiektu berriak sortzen dira.

Eraldaketa sozialerako komunikazioa ezinbestekoa da.

Martxan dauden ekimenak:

Etorkizunean martxan jari nahiko genituzkeen  ekimenak:

Artearen bidezko komunikazioa

Artea kalera atera nahi dugu. Muralgintzak jatorriz zuen lekua berreskura- tu behar du, eraldaketa sozialerako erakustoki delako.

Gai konkretuak lantzeko interbentzioak ere egitea gustatuko litzaiguke: plazaren humanizazioa, komunikazio bideen beharra, kotxeen lehentasuna zalantzan jarri….

 

Erreferentziak eta lotura interesgarriak

Itzuli…

Scroll al inicio