Xedea: Komunikazioa – Plaza humanizatu

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa bizimodu osasungarria izateko zein komunitatea indartzeko ezinbesteko baliabidea da. Era zabal batean ulertu eta landu nahi dugu komunikazioa. Pertsonen artean komunikatzeko, harremanetarako espazio egokiak, seguru eta lasaiak behar dira. Komunikazio eredu konbentzionaletatik etengabe ari gara ideologia neoliberalean oinarritutako mezuak jasotzen. Heziketa soziala ezinbestekoa da komunikazio globalizatzaile horretan ez jauzteko. Komunikatzean ideia berriak pizten dira, proiektu berriak sortzen dira.

Eraldaketa sozialerako komunikazioa ezinbestekoa da.

Martxan dauden ekimenak:

Etorkizunean martxan jari nahiko genituzkeen  ekimenak:

Pello Mari Otaño plaza humanizatu

Plazak, normalean herri erdigunean aurkitzen diren espazio publiko zabalak dira eta aktibitate sozial, komertzial, kultural, eta ospakizunetarako aproposak izaten dira. Egungo Pello Ma Otaño plazak, herriko plaza ba- tek bete beharko lituzkeen funtzioak betetzeko oztopoak ditu. Herriko plaza herritar guztiontzat topagune izatea litzateke aproposa eta horreta- rako motordun ibilgailuak bertatik ez igarotzea ezinbestekoa da.

Herritarrak espazio horren erabilera guztiontzat ahal den egokiena izan dadin pentsatzeko eta erabakiak hartzeko dinamikak bultzatu behar dira. Oinezkoen guneak ez dira nahikoa berei- zita agertzen, eta ondorioz arrisku gune haundi bezala identifikatzen da espazio hau.

Arrisku hau areagotu egiten da bertatik igarotzen diren mo- tordun ibilgailuak haundiak , abiadura azkarren eta maiz igarotzen direlako.

 

Erreferentziak eta lotura interesgarriak

Itzuli…

Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio