Xedea: Komunikazioa – Sentsibilizazioa

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa bizimodu osasungarria izateko zein komunitatea indartzeko ezinbesteko baliabidea da. Era zabal batean ulertu eta landu nahi dugu komunikazioa. Pertsonen artean komunikatzeko, harremanetarako espazio egokiak, seguru eta lasaiak behar dira. Komunikazio eredu konbentzionaletatik etengabe ari gara ideologia neoliberalean oinarritutako mezuak jasotzen. Heziketa soziala ezinbestekoa da komunikazio globalizatzaile horretan ez jauzteko. Komunikatzean ideia berriak pizten dira, proiektu berriak sortzen dira.

Eraldaketa sozialerako komunikazioa ezinbestekoa da.

Martxan dauden ekimenak:

Etorkizunean martxan jari nahiko genituzkeen  ekimenak:

Sentsibilizazioa

Kontsumo ohiturak ikuspuntu kritikotik aztertu eta eraldaketarako tresnak eskaini nahi ditugu. Kontsumo eredu kapitalistaren alternatibak lantzeko, inguruko jakintza, historia eta natura ezagutzeko, herriko hainbat gaien inguruan hausnartzeko,… ekimenak sortu nahi ditugu (tertuliak, meriendak…)

Gai ezberdinak landu ditzakegu: herriko jakintza, herritarren ezagutza elkarbanatu, herritarroi kezkatzen gaituzten gaiak, ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko sarea, berjabetze energetikoa, arkitektura soziala, ingurugiroarekin lotutako hainbat gai, elikadura eta orohar, bizimodu osasuntsu baten onurak….

Bestetik, bisita ezberdinak antolatu ditzakegu: ekoizleen baserri, lur eta sukaldeak, gune alternatiboak (Garaion, Errekaleor, EHKolektiboko baserriak, elikadura kooperatibak,…), euskal kultura eta historia gordetzen dituzten txokoak ezagutzeko txangoak, kirolarekin eta aisialdi osasuntsu batekin lotutako irteerak familian…

 

Erreferentziak eta lotura interesgarriak

Itzuli…

Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio