Xedea: Komunitatea-Herria kohesionatu

HERRI-KOMUNITATEA

Auzokidetasunaren bidez komunitatearen sentipenean sakondu nahi dugu. Elkar babestuz, elkarri
lagunduz, …, elkarrekin eraikiz egiten dugu herria. Komunitaterik gabe nekez egon daiteke transmisioa;
izan ere, komunitatea herri heziketaren zati garrantzitsua da. Komunitatea iragana, oraina eta, batez
ere, etorkizuna da.

Komunitatearen indarraren arabera herria maitatzeko irudimen kolektiboa handiagoa
ala txikiagoa izango da.

Martxan dauden ekimenak:

Etorkizunean martxan jarri nahiko genituzkeen  ekimenak:

Herria kohesionatu

Motordun garraiobideak erabiltzean oinarritu izan ohi da lurralde eraketa eta Zizurkil ere horren adibide da. Herri barruan eta inguruko herrietara , oinez edo bizikletaz mugitzeko bide egokirik ez dago.

Epe laburrean mugikortasun praktika onak Zizurkilen ezartzea garrantzitsua da: Herritarrak oinez ibiltzea eta bizikleta, kirola bezala bakarrik ez ulertzeko; mundu jasangarriaren protagonista aktibo bihurtzeko; pertsonen bizi kalitatea eta osasuna hobetzeko; mugikortasuna ahalik eta seguruena bilakatzeko; mugikortasunaren ondorioz gizatalderik ez baztertzeko eta pertsonen autonomia bultzatzeko (batez ere, haur eta gazteak).

 

Erreferentziak eta lotura interesgarriak

Itzuli…

Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio