Zizurkilgo elikadura sarearen lehenengo urteurrena
Duela 12 hilabete elikadura sareari forma ematen hasi ginen. Hasieran gure lana guztiz esperimentala izan zen arren, gure akatsetatik ikasiz, poliki- poliki benetako sarea sortzen joan gara. Elikadura sarea ekonomia zirkularraren logikaren baitan oinarritzen da. Elikaduraren bitartez, eta praktikan erakutsiz, ikuspuntu sozialean zein ekologikoan ere hobeto kontsumitu daitekeenaren kontzientzia sortu nahi dugu. Gure txikitasunetik, kontsumo ohiturak aldatuz, Euskal Herria eraldatu nahi dugu.
Gure sarea hobetzeko asmoz zure iritzia jaso nahiko genuke. Horretarako galdetegi hau prestatu dugu. Eskertuko genizuke galdetegi honi minutu pare bat eskainiko bazenizkio. |
Elikadura sarea guztion artean eraikitzen ari garelako, zatoz abenduaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, tragoxka batekin lagunduta, gaztain erreak jatera gonbidatzen zaitugu!
Anima zaitez elikadura sarearen lehenengo urteurrena gurekin ospatzera!