Haurren basoa Zizurkilen

Herriguneko haurrek egindako lanaren aurkezpena

(argazkiak ikusteko, gainean klikatu)

Haurren basoa ekimenaren bidez gune ludiko bat, parke bat sortu nahi da, baina ez edozein parke, parkearen eragile eta protagonistak nagusiak haurrak baitira.

Orain arte, San Millan eskolako irakasleen laguntzaz, haurrek parke baten beharra aztertu dute, baita parkea eraikitzeko toki egokiena aukeratu ere.Haurrek orain arte egin duten lana ezagutzeko, parkea non eta nola eraiki nahi duten azalduko digute abenduaren 26an.

Egun horretan Oinherri elkarteko bi partaidek Herri hezitzailea ekimenaren nondik-norakoak azalduko dizkigute. Haurren Basoa proiektuaz baliatuz, Zizurkilgo herria Oinherri sarean sartzea da nahia eta, ondorioz, Herri hezitzailea ekimenaren baitan dagoen lan-filosofia lantzen hasiko ginateke.

Zatoz abenduaren 26an goizeko 10:00etan gure herriko haurrek lantzen ari diren proiektua ezagutzera eta Oinherri elkartearen bitartez Zizurkilen ere Herri hezitzailea martxan jartzera!

 

 

Abuztuan elikadura-denda itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko da berriro eta 9an egingo dugu lehen banaketa. UDA ON, BAZKIDE!
Scroll al inicio