Ezezagunerako BIDAIA

Mundua, klima eta ekologia krisian

 

 

Iñaki PETXARROMAN, lasartearra, kazetaria izateaz gain idazlea ere bada.

 

Urteak daramatza ekologia, amalurra, klimaren krisia eta beste hainbat gai lantzen eta sakotzen eta lan horren adierazle izan zen 2011. urtean Lurra zorua bailitzan idatzitako liburua. Lan honetan urbanizazio basatiek Euskal Herrian duten eragina aztertu zuen.

Aurten, Iñakik Ezezagunerako Bidaia argitaratu berri du. Gure ingurugiroa eta ekologia hurbila ulertzeko, munduan modu globalizatuan hartzen diren erabakiek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du Iñakik liburu honetan.

Iñakirekin amalurraz eta ekologiaz solasteko Zizurkilgo herrigunean topagune bat antolatu dugu. Topagunea abenduaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Iriarteko aretoan izango da.

Zatoz eta dituzun zalantzak, galderak edota iritziak bertan azaldu. Eta aurretik galderak egin nahi badituzu info@herribizigune.eus helbidera bidal itzazu, hartara topagunean bertan Iñakiri galdetuko dizkiogu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Scroll al inicio