INGURUMENA ERRESPETATZEN DUTEN GARBIKARI JASANGARRIAK
DETERGENTEEK ERAGINDAKO UR KUTSADURA
Garbikariek eragiten duten uraren kutsadura oso handia da. Kutsadura hau lurrarentzat benetako gaitza da eta kalte larriak eragiten ditu itsas, ibai eta ur ekosisteman.
Kontuan hartu behar da, bizitzaren jatorrian ura ezinbesteko elementua dela. Gure gorputza hein handi batean urez osatuta dago. Gure elikaduraren oinarrian etengabeko ureztatzea behar duten landareak zein arrainak eta ezinbestean ura behar duten animaliak daude. Beraz, detergenteek eragindako uraren kutsadurari aurre egiteko guztion inplikazioa nahi eta nahiezkoa da.
Uraren kutsadura ez dute, jakina, garbikariek bakarrik eragiten; beste hainbat faktorek ere eragiten dute, hala nola, intentsiboak diren nekazaritzako eta industriako isurketak, lurzorua eraldatzen basatiak, hondakin solidoak eta likidoak uretara botatzeko praktikak. Hondakin hauen artean plastikoa eta olioa nagusi.
Detergentea, garbiketarako erabiltzen da, hondakin industrialak itsasora botatzen dira, ongarri kimikoak eta pestizidak erabiltzen dira , … hamaika praktika dira ekosistema eta gizakiaren osasuna arriskuan jartzen dutenak.
Orokorrean merkatuan aurkitzen ditugun detergenteen %99ak petrolatoa du, hau da, petrolioaren prozesamendutik eratorritako substantziak kutsakorra aurkitzen ditugu.
ZERGATIK KUTSATZEN DUTE GARBIKARIEK?
Lehenik eta behin, petrolioaren prozesamendutik eratorritako produktu kimikoak direlako eta batez ere surfaktanteak dauzkatelako. Produktu hauek ingurumenean kalte handia sortzen dute, bai erauzketa fasean zein uretan barreiatzen direnean ere.
Ibai edo itsas bakterioen jarduera desorekatzen da, uretan dagoen oxigeno kopurua murriztuz. Honen ondorioz, ekosistemak behar duen oreka desagertzen da eta ekologiaren katea apurtzen da.
DETERGENTE EKOLOGIKOAK EROSI: EROSKETA ARDURATSUA!
Merkatuan %100 naturalak diren garbikariak egon badaude, eta ez dute ekosistemaren oreka ekologikoa urratzen.
Agian pentsa dezakegu garbikari ekologiko hauek berriak direla, baina ez da horrela. Iraganean garbiketarako erabiltzen ziren produktuak ingurugiroarekin askoz errespetagarriak ziren gaurkoak baino.
EROSI herriBIZIguneN SALTZEN DITUGUN GARBIKARI EKOLOGIKOAK
Gure elikadura sareak ingurumena errespetatzen duten garbikariak erosteko aukera eskaintzen du.
Lau produktu ezberdin eskaintzen ditugu:
- Arropa zuritzeko hautsezko garbikaria
- Zorua, egurra eta parketa garbitzeko garbikari likidoa
- Garbigailuan erabiltzeko garbikari likidoa
- Garbiketa orokorra egiteko garbikari likidoa
Erosi nahi baduzu, etorri Topagunera zure ontziarekin eta gogoratu, ontzi hauek ahalik eta gehien berrerabil itzazu.
Plastikoen kontsumoa murriztea eta birziklatzea beti da ideia ona!