FILMA herriBIZIgune TOPAGUNEAN

“Xedeek medioak justifikatzen dituzte”. Maiz erabili izan den esaldi eta pentsamolde honen bitartez, historian, besteak beste, Hiroshima eta Nagasaki bezalako astakeriak justifikatu dira.

2001eko irailaren 11n, Estatu Batuak, bere irudia eta segurtasuna urratuko zuen atentatu historikoa pairatu ondoren, nazioarteko “terrorismoaren” aurkako borroka berria diseinatu eta praktikara eraman zuen. Borroka horren baitan, besteak beste, torturaren erabilera ontzat hartzen zen; horren ondorioz, urteetan zehar, milaka pertsonek Estatu Batuen torturatzaileen eskutik itaunketa basatiak pairatu behar izan zituzten. Urte horietan tortura Estatu Batuen sistema judizialaren zati legal eta sistematikoa bihurtu zen.

Frankismoaren garaian, Estatu espainolean, tortura sistema judizialean ezinbesteko praktika gisa erabili zen, eta, 1977an erregimenaren trantsizioa irudikatu arren, torturak Estatuaren praktika orokortua, sistematikoa eta instituzionalizatua izaten jarraitu zuen. Zoritxarrez, Estatu espainolean inoiz ez da indar politiko nahikorik egon, Estatu Batuetan bezala, torturarekin amaitzeko. Gaur egun, tortura erabiltzen den kasuen kopurua gutxitu bada ere, oraindik ere, torturaren erabilera ahalbideratzen duen Lege Antiterrorista bezalako sistema aktiboan darrai. Noiz aitortuko da Estatu espainolak sortu eta erabili duen praktika lazgarri hau inoiz ez zela existitu behar?

Etor zaitez pelikula ikustera:

Otsailaren 10ean iluntzeko 19:00etan herriBIZIgune TOPAGUNERA.

Scroll al inicio